Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘permaculture’

Peu d’écrits ici ces derniers mois, mais pas mal de prises de recul et de réflexions, dont bon nombre des conclusions coïncident avec celles récentes de Kristen (et ont été également aiguillées entre autres par les articles de Toby Hemenway), je vous renvoie donc à ce billet, aux schémas que je trouve assez illustratifs.
Ma démarche initiale, il y a 4 ans et quelques, était assez similaire à celle de Kristen : expérimenter une façon d’autoproduire à l’échelle d’un petit jardin le maximum de mon alimentation. J’avais l’idée d’une certaine autonomie alimentaire à base végétalienne, qu’aurait permise l’application de la méthode biointensive, que je découvrais et que j’ai tenté d’appliquer plus ou moins à la lettre. Ce qui me motivait relevait essentiellement de ce que Kristen résume sous le terme de recherche
négative de résilience: vu ce qu’il en est du système agro-industriel qui nous a nourri jusqu’à présent, autant en être le plus indépendant possible, le plus vite possible. (gehiago…)

Advertisements

Read Full Post »

ausin zelaia

Orain direla 4 urte, baratze biointensibo bat egiten hasi nintzen, hor kontatzen nuen bezala. Gure oinarrizko bizi baldintzak menperatzen ez dugun mundu batean (orri asko lirateke hortaz idazteko, bainan hau da ere nere idaztearen xedeetarik bat), elikadura ekoizteko modu jasangarri ta beregaintzailea iruditu zaitzaidan. Hor kontatzen nuen bezala ere, metodo horrek bere helburuak, bere araua bainan ere bere mugak ditu. Horien artean asti muga.
Orain direla bi urte, nere pentoka guziak ezin izan nituen bete, eta horietarik hiru ausinez betetzen hasi ziren. Hasieran bertze belarren artean zegoen ausina, bainan emeki irabazten ari da, toki horietako belar nagusi ta ahantsu bakarra bihurtu arte. Udaberri hasieran, barazki ugariena izaten zait.
ausin zelaia
Hori bai baratzezaintza iraunkorra, Kristen-ek emandako definizioaren arabera. Jasangarri, eta desorekagaitza.
Jasangarri, baratzezainak ekarritako baliabiderik eskatzen ez duelakotz ausinak. Ta desorekagaitza, edozein eguraldiarekin garatzen ari delakotz, zaintzerik edo babesik behar gabe (batzutan kimaketa pixkat baizik ez, nere beharrentzat eta zurtoinak trinkoak egon daitezela). Elikadura gisan barazki onenetarik bat dela eta, noski ez dudala kenduko, gutiago elikatuko ninduken eta lan gehio hartuko zautaken bertze zerbaiten truke.
Hori da biointensibari falta zaiona, ikusten ez duen angulua. Hainbertze zaintza lan eskatuz, nahiz eta eskuko lanak izan, nahiz eta egiteko ta konpontzeko errexak diren tresnak erabiliz, arau guziak jarraituz egiteko zaila da, hortarako astia behar baita.
Bigarren kriterio hori kontutan hartuz, asti frango askatzen da, ta gauza frango errexten dire.
Hirugarren bat ere, baratzearen mugak horrela malgutzen hasten direla, ta elikatzen gaituena, baita bere lurra elikatzen duena, ez dela ohizko laukiari mugatua.

Read Full Post »

hirugarren arauaz

Hemen pixkat aipatzen nuen Toby Hemenway-en artikulu batera itzultzen naiz. Hortan permakulturaren hirugarren arau etikoa (gaineratikoei buruzkoa) lehengo biak (“lurra zaindu” eta “jendeak zaindu”) baino era nahiko korapilatsuago batean errana dela, eta horrek gaineratikoen arazoaz permakulturazaleen aise eskasa adierazten duela oroitarazten ditu.

Bertze artikulu batean, gaineratikoen arazoa urritasun sentipenari lotzen du. Halere urritasun sentipen hori argitzeko denboraren ikusmoldeaz erraten duena, zizklo- edo lerro formazkoa, ez zait oso sinesgarri iduri. Kultura gehienetan bi ikusmoldeak direla iduritzen zait, bata zikliko edo aurreikusgarri dena (egun/gau, ilargialdiak, ondoz ondoko urtaroak) adierazteko, bertzea lerro-formakoa edo berezia (hazi eta zahartzea, ondoz ondoko urteen arteko ezberdintasunak).
Izatezko larritasuna, “jainkotiarrarekiko lotura”, eta Jainkoei edo apezei gaineratikoen ematearen artean egiten dituen loturak nahiko korapilatsu iruditzen zaizkit ere.

Urritasun sentipena, mail haundi batean, gure bizi baldintzen funtsatzeko erabiltzen ditugun aukeren aniztasunaren menpe iduritzen zait. Gure bizi baldintzak gauza gutitan oinarritzen badire, urritasuna somatuko dugu gauza horietarik bat noizbait eskas egonen denean. Alderantziz, gure bizi baldintzak aniztasun nahikotan oinarrituz, noizbait osaki baten eskasa errexki ordainduko du(te) bertze osaki batek edo batzuk.
Bi muturreko adibideak hartzeko, lur eremu batean oloa bakarrik hazten bada, gosetian izateko zori nahiko haundia izanen dugu (uzta txarra izatekotan) edo gaineratiko kopuru haundi bat (uzta ona izatekotan). Bertzalde, eremu berean oihan-laborantza gaztaindi batean eginez, eta horrez gain baratze biointensiba, oilozaintza estensiba eta putzutan arrain haztea, oroaren ekoizpena ez da hainbertze aldatuko kopurutan, osaki ezberdinen aldaketak elkar ordaintzen ahalko baitire ; zorte oso txarra egon beharko zen osaki bakoitzarentzat urte txarra izateko, era berean ez liteke ohizkoa urte oso on bat osaki guzientzat. Horrez gain, aniztasuna bera egonkortasun faktore bat da, gora-behera horiek leunduko dituena.
Orduan urritasun sentipena eta gaineratikoak gordetzeko beharra, baratze sistemei baino gehiago laborantza sistemei lotuak dire, azken horiek haien aniztasun murriztuarengatik ekoizpen “kopuru anomaliak” maizagotan jasotzen dituztela eta.
Laborantzak elitearen eskuetan poterearen biltzerat eramaten du beti. Laborantzaren bihotzean dagoen gaineratiko gordegarri haundien ondorio saihestezina da. Bertzaldetik kultura berri baten sortzeko beharra izaten ahalko ginuke, hontan gaineratikoa, baita hori nahigarri egiten duten beldurra eta gutizia, ez legokete gure ohituren egiturezko emaitza erraten digu Hemenway-ek

Jendarteko hartu-emanetan beldurra eta gutiziaren eragina murrizteari dagokionez, gizarte ezberdinetan Marcel Mauss-ek ematearen inguruan egin zituen behaketa interesgarri batzuk aipatzen ditu. Horietan, emateek sorturiko pertsonen arteko loturak, emandako gauzak baino garrantzitsuagoak dire. Kasu batzutan ere nork nori zenbat eman zion jakitea ezinezkoa izateko trikimailuak daude, preseski kontatze zehatz batengatik emateen jarioa murriztua ez izateko. Deun lagunak aipatzen dituen emate kiribiletan bezala.
Emate-kiribil horiek ohizkoak dire, berehalako erabiltzezko gauzak (janari, tresna, oinarrizko laguntzak) ekoizten diren elkarte ttikitan, nun ere elkar laguntza ta fidantzia aski barneratuak diren harremanak formalizatu beharrik ez izateko.
Bertzela izaten da lurretik kanpoko bizimodu batean, hortan gure zereginak gainespezializatuak baitire eta gutitan berehalako erabiltzezko gauzak ekoizten baitituzte, eta jendarteko loturak nahiko hotz eta gogortuak bihurtu baitire. lerro-lerro bagoaz, anaitasunari oraindik beldurra dion desfilean, bulego, biltegi, pabilioi, idazkaritza, ikasgela, denda gainontzeko eremu hesituetara gure hatsa, eta izerdiz, eta keinuz, eta begiradez, eta zitaltasunez, eta goxotasunez ere tarteka, eta ezjakintasunez uneoro zein ezinegonez, eta inertzi amankomun nekagarri nardagarriaz gure mugimenduak elbarritzera, prostituzioari maitasunari baino zilegitasun gehiago emanaz konbentzioei ausardiari baino legeei zuzenbideari baino
Jendarteko loturen gogortasunak, lurretik kanpoko bizimodu batean, ezjabetasun sentipena sendotzen baitu ere. Von Foersterek zion bezala, gizakien arteko loturak hainbat eta gogorragoak izanez, oroaren joera, osatzen duten gizakiei gero eta menperatu ezin duten dinamika berezi batekoa ageriko zaie.
Permakulturaren garapenak gaineratikoen mugitze informalarekin bat egin behar du, informaltasun hori giza-eskalako hartu-emanetan baizik izaten ezin dela.

Hemen gelditzen naiz (oraingoz) hiru arau horiek pixkat aldatuz :
1. Gure ingurua eta bere aniztasuna zaindu
2. Jendeak zaindu, norberetik hasiz
3. Gaineratikoak mugitzen ahal diren loturak sortu

À propos du troisième principe (gehiago…)

Read Full Post »

Dès les premières semaines, elle fit allusion à un petit accroc dans le programme d’élevage de cochons inauguré par les marines en 1915, mais tu mis plusieurs mois à comprendre ce qui s’était réellement passé. Un des premiers projets de ces êtres humains roses et rondelets en Haïti avait été de donner des cochons roses et rondelets aux paysans noirs et maigrichons qui, jusque-là, s’étaient parfaitement contentés de leurs cochons noirs et maigrichons, descendants des sangliers qui avaient sillonné l’île à l’époque de sa gloire boucanière. Les cochons noirs raffolaient des ordures, ils vivaient dans les basses-cours et y maintenaient une propreté impeccable en mangeant les épluchures de mangues et de bananes plantains et d’avocats qui traînaient par terre, s’engraissant et somnolant sous le soleil et jouant avec les enfants jusqu’à ce qu’on les abatte enfin en janvier pour la fête de l’Indépendance. Les cochons roses, en revanche, étaient des snobs : ils faisaient les dégoûtés devant les ordures haïtiennes, refusant d’y mettre le groin, et on ne pouvait guère demander aux paysans d’utiliser leur faible récolte de maïs et de haricots pour nourrir les cochons alors qu’elle suffisait à peine et même à grand peine pour nourrir leurs propres enfants avec parfois quelques poignées excédentaires à vendre au marché, alors les cochons roses étaient morts de faim et les basses-cours s’étaient remplies de déchets qui avaient attiré des mouches qui avaient répandu des microbes qui s’étaient emparés des corps vulnérables des enfants, de sorte que ceux-ci étaient maintenant de plus en plus nombreux à s’allonger par terre et à rouler des yeux vitreux et à rendre l’âme.

Nancy Huston, Cantique des plaines

Read Full Post »

azadia

Aza adardunak pentoka gainean – 2008ko Epailak 21
Choux branchus, sur butte – 21 Mars 2008

aza oihana

La biointensive, c’est quand-même bien.

Read Full Post »