Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘feu vert’

aztarna

Mugimendu ekologista ainitz, Greenpeace buru, planeta salbatzeko tokiko mailan aritzerat bultzatzen gaituzte. Orain dela guti irakurritako artikulu hori Ipar poloko izotz geruzaren urtzeaz ari da, eta “mugi zaitezte” dio. Horrelako ainitz badire. Orain dela guti Deun lagunak zion bezala, hitz gutitan gauza ainitz biltzen dituzten bere esaldien batean : “Ez da oso begirunezkoa norbait planetari begirunea izaterat behartzea, begirune hau menperatzen ez ditugun bainan isilarazi nahi gaituzten emaitza zientifikotan oinarritzen delarik”.
Urrun gertatzen denaz ohartzea ez da txarra. Bainan mail globalean pentsatzea, tokian aritzeko, funts gutikoa da. Asmo on batetik etortzen da zihur aski, bainan egiten dudana ez dut planetaren egoerari lotu nahi, tona bilioikan zenbatzen diren gauzak ezin baititut hauteman, ezta ere horien gain izaten ahal dudan ekimena. Planetaren mailan izanen dudan eragina gogoan izanez aritzeak ezintasunerat edo abstrakzio hutserat bideratuko nau, eta gehienetan bietarat.
Abstrakzio huts adibidea, ea ekohiritar zintzo bat naizen jakinarazten dautana, nere aztarna ekologikoa da. Ea nere eguneroko ekimenak, nere etxebizitza eta nere elikadura planetaren baliabideen ez-agortzearekin bat dauden ala ez jakinaratzen daut, eta aztarna ttiki bat izateko oso harro egiten nau, edo aldiz haundiegi bat izateko lotsati, eta Jasangarritasunaren Sainduari bere barkamena eskatarazi.
Bizi baldintzak ateratzen ditugun baliabideekiko loturak zenbaki soil batean laburbiltzen ditu aztarna horrek. Mail globalean oinarritutako gogoetak tokiko mailan aplikatzen ditu, eta adibidez haragi eta esneki ainitz jaten dituen norbait, bere etxe inguruan dituen larreetan bizi diren abereetatik hartuak (larre horiek bertze erabilerarik ez luketelarik), eta eguerdiro hamburgestegi batean jaten duen bertze norbait, hainbertze elikagai animal jateagatik antzeko “elikadura aztarna” bat izaten ahalko dute, elikatzen dituzten baliabideekiko harremanak zerikusirik gabe izanez. “Bai noski bainan aztarna kalkulatzeko bakoitzaren berezitasun guziak ezin dire kontutan hartu” erran daiteke. Hain zuzen, hori ez zait gustatzen kalkulu hortan. Aztarna horrek planetaren mailan baizik ez du zentzurik (interesatzen zaienentzat), bainan ez norberaren mailan, uniformizatzaile bihurtuz, bizitzaren aniztasunari, eta inguratzen gaituzten ekosistemekin harreman finak izateko ahalmenari kasurik ez eginez. Aztarna hori den bezala mail batetik bertzerat pasatuz, harekin lotua garen ingurunea urrun atxikitzen dugu, horrekiko harremanak ezagutzeko erabiltzen dugun kalkulu baten bidez, eta itsu bezala aritzen gare, abstrakzioz hauteman baizik ezin dugun planetazko krisi baten aintzinean.
Hautemateen bidez zentzua dugula uste dut (Augustin Berque ari den bezala), eta Anton Txekhoven esaldi batetaz oroitzen naiz : ironiaz begiratzen nauzue, erraten dautzuetan guzia atzeratu eta zintzotasun gutikoa iduritzen zaizue, bainan moztetik salbatu dudan oihan batetik hurbil ibilki naizenean, edo nere eskuz landatutako baso gazte bat xuxurlatzen entzuten dutanean, klima bera pixkat jabetzen dutala sumatzen dut.

Empreinte

Beaucoup de mouvements écolos, Greenpeace en tête, nous enjoignent à agir local pour sauver la planète.
Un article que j’ai lu récemment parle de la fonte de la calotte du pôle Nord et dit “bougez-vous le cul”. Des comme ça il y en a plein. Comme le disait récemment Deun dans une de ses phrases qui résument beaucoup de choses en peu de mots : “Ce n’est pas forcément respectueux d’autrui que de l’obliger à respecter une planète, ce respect étant lui-même largement défini à partir de compte-rendus scientifiques qui nous échappent, mais qui sont censés nous clouer le bec.”
Être renseigné sur des choses qui se passent loin n’est pas un mal. Mais penser global pour agir local, ça gonfle. Je ne doute pas que cela parte d’une bonne intention, mais je refuse de relier l’état de la planète avec ce que je fais, car les choses qui se chiffrent en milliards de tonnes sont des choses que je ne peux pas percevoir, et sur lesquelles mon action ne m’est pas perceptible. Agir en pensant à mon impact sur ces problèmes à l’échelle planétaire me conduira soit à l’impuissance, soit à rester dans l’abstraction pure, et bien souvent les deux.
Exemple d’abstraction pure, me permettant de savoir si je suis un honnête écocitoyen, c’est mon empreinte écologique individuelle. Elle me permet de savoir si mes activités quotidiennes, mon habitation et ma nourriture sont compatibles avec le non-épuisement des ressources de la planète, puis d’être super fier d’avoir une petite empreinte, ou au contraire de culpabiliser d’en avoir une trop grande puis de faire une action carbone pour expier mes péchés.
Cette empreinte réduit à un simple nombre nos liens avec les ressources dont on tire notre subsistance. Elle applique à l’échelle locale des considérations tirées d’un constat global, et par exemple quelqu’un qui mange beaucoup de viande et de produits laitiers issus des bêtes qu’il a sur des pâturages extensifs situés autour de chez lui (pâturages qui auraient difficilement un autre usage), et quelqu’un qui mange tous les midis dans un fast food, auront peut-être de par leur consommation de produits animaux une “empreinte alimentaire” proche, avec des rapports complètement différents aux ressources qui les nourrissent. “Oui mais bon on ne peut pas prendre en compte toutes les particularités de chacun pour calculer son empreinte”, pourrait-on dire. C’est justement ça que je n’aime pas dans ce calcul. Cette empreinte n’a de sens qu’à l’échelle planétaire (pour ceux que ça intéresse), mais aucun sens à l’échelle individuelle où elle devient uniformisante, ne faisant pas cas de la diversité de la vie et de la variété des possibilités de vivre intelligemment avec les écosystèmes qui nous environnent. En transposant cette empreinte telle quelle d’une échelle à l’autre, on maintient à distance l’environnement avec lequel on est lié, à travers un calcul auquel on se réfère pour juger de nos interactions avec cet environnement, et on agit en aveugle face à une crise planétaire qu’on ne peut percevoir autrement que par des vues de l’esprit.
Je crois plutôt que c’est par les sens que nous avons du sens (comme le dit Augustin Berque), et je me rappelle d’une phrase d’Anton Tchekhov :
Vous me regardez avec ironie, tout ce que je vous dis vous semble périmé et peu sérieux, mais quand je passe à proximité d’une forêt que j’ai sauvée du déboisement, ou encore quand j’entends bruire un jeune bois que j’ai planté de mes propres mains, je sens que le climat lui-même est un peu en mon pouvoir.

Advertisements

Read Full Post »