—Maite ez duena
———_ez da bizi,
—————_bizitzeko beldurrez…—————_Bizirik ez dago
—maite ez duenarengan,
—maitatzeaz baita izu…———_Beldurra eta izua da nagusi,
——————_eta herioa,
—maite ez duenarengan.Bizitzera,
—_maitatzera ausartzen ez dena
—_beharturik dago gorrotatzera;
gorrotatuz, ez dagoela hilik nondik edo handik
———bere buruari erakutsi beharrez…
baina gorrotoa ez izaki
———heriotza bizitzea besterik!———Izan ere, lagunok,
——zerbaitetarako behar bada,
—maitatzeko behar da hemen ausardia,
——————————eta haundia!;
—gorrotatzeko, aski da koldarkeria.
J. A. Artze, 1998